«Zer kopa edo mundialetan jartzen dugun jomuga finkatu behar da, lan asko dugu egiteko bidean»
Euskal pilota selekzioa sustatzeko urratsak eskatu zituzten orain aste gutxi eta ezustean iritsi da Madrildik aurrerapausoa. Ander Martin Estenaga pilotazaleen ekimeneko kideak NAIZ Irratian aztertu du ofizialtasunari ireki zaion ate berria.
This browser does not support the audio element.
Durangon egin zuten aldarrikapena eta Biarritzen errepikatu zen Munduko Pilota Txapelketaren harira. «Ezustean» iritsi da orain euskal pilota selekzioaren aldeko ekimena sustatu duen Ander Martin Estenagarentzat ere Espainiako Kongresuan iragarri den urrasa. Albiste oso pozgarria dela dio baina «galdera asko» dituela oraindik. Euskal Herriaren osotasuna ordezkatzeko biderik izango den, nazioarteko federazioa oztopo izango ez ote den, nola gauzatuko diren hurrengo urratsak...