«Eskiaren ikuspuntutik oso toki exotikoa da Kaukaso»
Kaukaso mendikateari zirrikitu guztiak ikusi dizkion abenturazalea da Erlantz Gonzalez. Dokumental batean ikusitako parajeen bila, eskia aitzakia gisa, ezagutu ditu bost herrialde elkartzen dituen territorioa, Kaukaso.
This browser does not support the audio element.
Bada, hain justu ere, ‘Ridethe planet’ dokumentalaren parajeen bila joan zen orain urte batzuk Kaukasora Erlantz Gonzalez, eta, kasualitateak kasualitate, proiektuaren zuzendariarekin egin zuen topo maldan gora eta behera zebilela. Eskiak soinean, lau bider izan da bertan, 2016. urtetik aurrera: Errusiako aldean, Kabardino Balkarian, birritan. Aldiz, Georgian, Gudaurieski-estazioaren inguruan, beste horrenbestetan. Elkarrengandik hain urruti ezbadaude ere, mugak bereizten ditu.
Muga batek eta makina bat gatazkak, bost herrialdek esku-hartzen baitute territorioan. Hala, Gonzalezen esanetan, presio horrek okerrera egin du, urtetik urtera: «Joan ginen azken aldian, arazoak eduki genituen militarrekin, ez zigutelako uzten nahi genituen mendi-jaitsierak egiten. Baimen berezi behar omen zen, eta, lau urte lehenago, ez ziguten ezer eskatzen».
Itsaso beltza eta Kaspiar itsasoaren artean kokatzen da mendikatea, eta horregatikda freeride eskiaren paradisu: haize hotzetan nahasten den hezetasunak apartekoelur-hautsa sortzen du. Mendi zuriak orrazteaz gain, izoztutako ur-jauzietan ibili izanda, izotz-eskaladan: «Errepidetik ikusten genituen izoztutako ur-jauziak. Azken urteetan, Pirinioetan ez dain hain erraza jelarekin topo egitea. Han, errepide bazterretik hasten ginen eskalatzen». Eta, hori gutxi ez balitz bezala, bi aldiz pentsatu gabe, eta pare bat ezusteko tarteko, gailurreratu zuen Elbrus mendia (5.642m), inor gutxik igotzen duen sasoi batean.
Gustura itzuliko litzateke, lagun talde batekin, mendilerrora, bostgarrenez. Bienbitartean, ‘Ride the planet’ proiektuaren arrastoa gertutik jarraituko du, zur eta lur utziko dituen paisaia berrien bila.