Jazzak emakume izena du: Kris Davis
Maialen Tellabide Barquerok jazz piano-jotzaileen bizitza eta lanetan murgildu gaitu berriro. Patrice Rushen eta Zoe Rahmanen atzetik, Kris Davis kanadiarraren txanda izan da gaur. Jazza egiten du? Garaikidea? Zaila da Kris Davisen estiloa definitzen.
This browser does not support the audio element.
Kanadiarraren azken lanaren inguruan aritu da bereziki Tellabide. Diatom Ribbons disko kontzeptuala dela azaldu du, abestien izenburuei erreparatuta ere uler daitekeela kontzeptualizazioa eta Diatomea zelularen izena ere kasualitatea ez dela gaineratu du. Gertutik begiratu edo distantzia hartuta, diskoak bere esanahia indartzen du, dena delako unibertso beraren parte. Atal bakoitza du osotasunaren osagai.
Emakumezko pianistak lehen lerrora ekartzea da Bigarren Kafearen atal honen helburua, baina Diatom Ribbons disko honetan Telly Lyne Carrington, Esperanza Spalding eta Val Jeanty ditu bidelagun Kris Davisek. Maila ikaragarria duten beste hiru emakumezko musikari.
Hiruren ibilbide eta ezaugarrien hainbat zertzelada eman ditu Tellabidek, baina aurreratu du etorkizunean ere bere atalean zeresana emango duten musikariak direla.
Ibilbide oparoa egin badu ere, Kris Davis Bere arrakasta momentuan dagoela esan daiteke. Izan ere, 2015 eta 2021 urteetako Doris Duke Sarietan saritu dute eta Jazz Journalist Associationek 2020-2021 denboraldiko urteko pianista onenaren saria eskaini zion.