5 urte euskarazko literatura mundu dugitalean hedatzen
Bost urte bete ditu Booktegik eta ibilbidea ospatzeko egitarau kultural oparoa antolatu dute urriaren 22an Usurbilen. Aritz Branton egitasmoaren parte izan da hasiera-hasieratik. KulturHaria saioan izan da entzuleei proiektua ezagutarazten.
This browser does not support the audio element.
Booktegi proiektuak euskal literatura denon eskura jartzeko asmoz jaio zen. Lehenik liburuak digitalizatuz, ostean audio-liburuen mundua arakatuz... milaka eta milaka irakurlerengan hurbildu dituzte euskarazko testuak.
Aritz Brantonek hitz egin dugu KulturHaria saioan, bosgarren urteurrenari begira urriaren 22an Usurbilen antolatu duten egitarauaren aitzakipean. Eskaintza zabala eskainiko dute larunbatean. Tartean, Anari eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute, Iraia Alias eta Hatxek Harkaitz Canoren “Azken aurreko manifestua” interpretatuko dute, eta beste hainbeste izango da Usurbilen. Guztira 40 sortzaile batuko ditu Booktegik.