IRRATIA

Francoren Azor ontziak 5 lagun hil zituen Donostiako badian

Oso jende gutxik zekien Donostiako badian gertatutakoa, garaiko prentsak dena ezkutatu baitzuen. Frankoren Azor ontziak talka egin zuen beste ontzi batekin eta 5 lagun hil zituen. Gari Mugikak kontatu digu gertatutakoa.

Franco diktadorea Azore ontzian (Kutxa Fundazioa)

This browser does not support the audio element.


1957ko abuztuaren 19an gertatu zen. Santa Klara uhartetik zetorren bidaiarientzako ontzi batekin aurrez aurre egin zuen talka Francisco Franco diktadorearen Azor ontziak. Erdibitu egin zen 28 bidaiari garraiatzen zituen ontzia eta hondoa jo zuen. Bost pertsona ito ziren, izan zitezkeen gutxiago  salbamendu taldeak beherala erreakzionatu bale. Itsasoan laguntza eske zebiltzatenak lagundu ordez baina, salbamendu taldean Aieteko Jauregira eraman zuen Franco eta ondoren hasi ziren erreskate lanean.

Bi gorpu itsaso hondoan utzi zituzten hainbat egunez; gero, izenik gabeko hobietan sartu zituzten familiei ezer esan gabe. Baina oso gutxi jakin da gertakizun honen inguruan  prentsa frankistak dena ezkutatu baietzuen.

2008an gipuazko frankismoaren biktimen omenaldia egin zen Alderdi Ederren eta istripu horretako biktimak ere omendi zituzten. Orduan izan zuen gertatutakoaren berri Gari Musika kazetariak, eta gertatutakoa ikertu zuen. Guk ‘Hemen Gertatu Zen’ saiora gonbidatu dugu.