«Saiatzen naiz egiarekin jolasten, beti pertsona bera ez egiten»
'Gelditasuna ekaitzean' pelikulako protagonistetako bat da Aitor Beltrán. Filmean bezala, atzera begira jarri gara bere ibilbide oparoari errepasoa egiteko.
This browser does not support the audio element.
Musikari handi baten seme izanik, musika aldamenean izan du beti Aitor Beltranek, baina txikitan musikaz gain, antzerki eta zinema zituen gustuko. Klasean 'gelako pailazoa' omen zen, eta horrela 16 urterekin antzerki eskoletan izena eman zuen.
Loiolako kultur-etxeko antzerki eskolan hasi zen; «10 bat neska eta mutil bakarra ginen» kontatu digu. Oso argi izan zuen bere bokazioa hori zela: aktore izan nahi zuen. Gurasoen aldetik beti babesa izan du eta 18 urterekin Madrileko Wylliam Leyton eskolara joan zen ikastera. «Modu kreatibo batean egiarekin jolasten ikasi nuen» esan digu aktoreak.
23 urterekin lortu zuen bere lehen aktore lan profesionala; «kastingak egitea ez da munduko gauzarik atseginena» baina harrezkero, aktore lanetan aritu da. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 'Gelditasuna ekaitzean' filmean ikusi genuen, telebistako 'Go!azen0 edo 'El Internado: Las Cumbres' telesailetan eta antzerki obra ugaritan. Tartean, 'Lehman Trilogy'; «Entseguak infernu bat izan ziren, baina nire bizitzako obrarik bereziena eta maiteena da».
Ibilbide oparoa orain artekoa, baina ziur etorkizunekoa ere halakoxea izango duela. Honetaz guztiaz eta aktore izateaz hitz egin dugu Bigarren Kafean.