IRRATIA

Ahots Baten, ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteentzako egonaldiak

Mintzola egitasmoak, Lakuaren ekimenez, bultzatutako sormen-egonaldiak dira ‘Ahots Baten’. Helburu nagusiak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzea, beraien artean harremantzea eta sorkuntza disziplinekin esperimentatzea dira.

Ahots Baten (Bertsozale elkartea)

This browser does not support the audio element.


Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta lehen aldiz Amaiurko aterpetxean bilduko dira, urriaren 29tik azaroaren 1a arte. Bertsolari Txapelketa Nagusia ospatzen ari dela probestuko dute lehen egunean, eta Donibane Garaziko saiora joango dira bertsoekin gozatzera. Hurrengo egunak, bestalde, hainbat gonbidaturekin batera partekatuko dituzte. Tartean izango dira, esaterako, Iñigo Astiz idazle nafarra eta Ainhoa Artetxe antzerkilari bilbotarra.

Sormen-egonaldietan izena emateko epea ireki da eta urriaren 20an, eguerdiko 12:00etan, itxiko da. Plaza mugatuak dituzte egonaldiek, baina itxaron zerrenda osatuko da joateko gogoz dauden gazteekin.