Doinuetatik Haratago | Lau kantuk bidaiatzen dute Alex Larrañagaren motxilan
Donostiako Pohorylle dendako Alex Larrañaga gonbidatu dugu bere abesti gustukoenen zerrenda osatzeko. Mota guztietako kantuak aukeratu ditu, gaurtzaro garaiko abestietatik, festa giroko abestietara.
This browser does not support the audio element.
Musikazale amorratua da Alex Larrañaga. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ostean, bidaiatzen hasi zen eta Donostiara itzultzean, motxila marka bat sortu zuen, Pohorylle. Donostia eta Zarautz artean diseinatu eta josten dituzte, muusika entzuten duten bitartean.
Bere bizitzako lau abesti aukeratzeko eskatu, eta zerrenda ederra osatu digu 'Doinuetatik Haratago' tartean. Lehenengoa, Sorotan Beleren abesti bat, «txikitatik oso bihotzean eraman dudan taldea».
«Nostalgiari jarraituz, gurasoek entzuten zuten musika» aukeratu du bigarren abestirako. Hirugarrena aldiz, unibertsitateko sarbidea prestatzen ari zen garaikoa. «Pop eta hip-hop nahasten zuen taldea deskubitu nuen; entzuten hasi eta buruak eztanda egin zidan».
Amaitzeko, aurrekoekin zerikusirik ez duen kantu bat aukeratu du. «Italieraz da, ez genuen ulertzen, baina abestu eta dantzatu egiten genuen gaueko giroan».