IRRATIA

14 urteko begirada alternatiboa Donostiako Zinemaldiari

Zinemaldi alternatiboa Trinitate plazan (Zinemaldi Alternatiboa | Z.A.)

This browser does not support the audio element.


Alde Zaharreko Gazte Asanbladako egitasmo gisa hasi eta hamarkada bat baino gehiago pasa du Zinemaldi Alternatiboak SSIFari eta zinemari beste prisma batetik ekiten. Zinema aitzakia, herritarren arteko eztabaida eta elkarrekintza sustatzen ditu proiektuak. Markel Ormazabal izan da NAIZ Irratian. 

14. edizioan bete-betean murgilduta gaude, aurtengoan, hiri-eredua hizpide dutelarik. Egitasmoaren helburua hasieratik izan da zinema aretoetatik eta jaialdiko eremuetatik atera eta gune autogestionatuetara eta kalera eramatea. Aurtengoan, berrikuntza batekin datoz: kaleko proiekzioentzako pantaila berri bat eskuratu dute, Itsulapikoa.eus plataformaren bitartez herritarrek egindako ekarpenei esker.