IRRATIA

Ainhoa Garagalza (OEE): «Borondate politikoa badago, posible da»

Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundekoek urrats berriak iragarri dituzte Greziako kanpalekuetan diren haur errefuxiatuak korridore humanitarioetatik ateratzeko. Ainhoa Garagalza OEEko kidea gurekin izan da astearte goizean.

Fruta eta esnea banatzen Kara Tepe kanpalekuan, Lesbosen (Grezia)

This browser does not support the audio element.


Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan diren eta osasun arreta behar duten haurrak korridore humanitarioetatik toki seguruetara eta arreta hori jaso ahal izango duten guneetara eramatea da kanpainaren helburua. Maiatzaren 25ean eman duten horren berri, eta dagoeneko 40tik gora dira horrekin bat egin duten erakunde, elkarte eta sindikatuak. Ez bakarrik Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, eta espainiar Estatuko puntu ezberdinetan izan du zabalpena kanpainak.

Kanpaina hau abiatzeko ideia Ukranian gertatutakoa ikusita sortu dela azaldu du Garagalzak: «Ukrainian gertatutakoa ikusita, ikusi dugu EB nahi duenean aukera dagoela  modu seguru batean jendea ekartzeko. Hori kontuan hartuta ekimena martxan jarri dugu, modu seguru batean erkartzeko Greziako haurrak».

Greziako kanpalekuetan dauden haur horiek egoera oso latzean daudela eta eskubieak ez dituztela bermatuta adierazi du Galagarzak:«Bertan egoera oso latza da eta geroz eta larriagoa. Moria erre zenean beste kanpaleku bat jarri zuten eta ez dituzte bermatuta beraien eskubideak. Medicos Sin Fronterasek esan du suizidio tasa oso altua dagoela haurren artean.  Helburuetako bat da jakitea zer ari den gertatzen bertan»

Hainbat tresna proposatzen dituzte. Tartean Korridore humanitarioak irekitzea EH eta NAFra iristeko, eta bisatu humanitarioak ematea modu seguru batean ekartzeko. Eta behin iritsita, aldi baterako babes araudiak eta bizileku baimena ematea eta erresidentzia eta lan egiteko aukera izatea. «Bordondate politikoa baldin badago posiblea da», adierazi du Galagarzak.

Euskal talde politikoetako ordezkariekin batzartu dira eta inprsioa «ona» izan dela aitortu du Galagarzak. «Elkarrekin Podemos, PSE, Bildu, eta EAJrekin egon gara eta  harrera oso ona izan da. Eusko Jaurlaritzak ez dauka ahalmemnik horretarako, Espainiar Gobernuak du horretarako ahalmena. Eskatuko diegu ekimen hau babes dezatela», azaldu du.

Herritarrok ere badugu laguntzeko modua. «Lortzen dugunean beraiek etortzea gizartearean ardura ere bada harrera polita, goxoa ematea»