«Zelatungo errockmeria tradizioaren eta berritasunaren topagune gisa proposatzen dugu»
Igandean, uztailaren 10ean, Errockmeria izango da Zelatunen. Iraileko igandeetan izaten den festari keinu eginez, rock estiloko 4 kontzertu antolatu ditu Beertoki Elkarteak.
This browser does not support the audio element.
Eli Pagola
Garagardoaren eta musikaren inguruan osatutako elkartea da Beertoki. Villabona-Amasan Artisau Garagardoen Azoka antolatuz egin da ezagun, baina ekimen gehiago ere jarri dituzte martxan. Esaterako, aurten lehenengoz Zelatunen, Hernio mendiaren magalean, Errockmeria antolatu dute.
Aitor Otegi Beertokiko kidea da eta NAIZ Irratiko Kultur Harian izan da ekimenaz hizketan.