IRRATIA

SAREAN: Uda ondo hasteko gomendioak

Goizeko 11:14etan hasiko da 2022. urteko uda. Pandemia osteko lehen uda izango delarik, bueltan dira kontzertu, nazioarteko opor edo herrien arteko autobus bidaiak gaueko ordu txikietan.

Ezinbesteko lurreratzea Urdanibia plazan. (Instagram)

This browser does not support the audio element.


Uda gaur hasi arren, Irunen martxan daude San Pedro eta San Martzial jaiak. Lehen ekintzetako bat izan da Mala Rodriguezen kontzertua, eta jazoera ezin xelebrea gertatu da. Gizon bat eszenatoki gainetik jausi da Super Man imitatzen. Ezinbesteko lurreratzearen bideoa birala bilakatu da Bidasoaldean, udan egin behar ez den zorakerien adibide gisa.

Maltan, berriz, oporretan saihestu beharrekoa egin dute: selektibitateko notak ikusi. Biologia nahiko kaxkar atera zaio Albari, eta sareetan segituan zabaldu da lagunak egin dion errieta. Azkenik, parranda gauen ostean, hobe autobusa hartuz gero. Zehazki, Eibar eta Arrasate artekoa hartuz gero, ez da beharrezkoa PortAventurara joatea.