IRRATIA

Legegileen lehen itzuliaren biharamuna: emaitzak, erreakzioak eta lehen analisia

Macronen gehiengo presidentziala eta Nupes ezkererko koalizioaren artean izango da lehia Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan. Abertzaleek goranzko joeran jarraitzen dute, ultraeskuinak ere bai. 

Boto zenbatzea Angelun, bart gauean. (Bob Edme)

This browser does not support the audio element.


Hiru euskal barrutietan Frantziako Estatuko joera errepikatu da eta heldu den igandeko bigarren itzulian Macronen gehiengo presidentzialaren eta Nupes ezkerreko koalizio berriaren hautagaiak izango dira lehian. 

EH Baik 2017ko boto kopuruan gora egitea lortu du, parte hartzea orain bost urte baino apalagoa izan den arren. 

Euskal irratien emankizun berezian izan dira euskal hautagaiak eta NAIZ Irratian Peio Dufau EH Baiko 6. barrutiko hautagaia. Euskal Herriko eta Frantziako emaitzak eta hauek sortu dituzten erreakzioak jaso ditugu lehen itzuliaren biharamunean.