SAREAN: Merienda gazi-gozoak Buckingham, Badajoz eta Bartzelonan
Ez dago otordu girorik "B" hizkiaz hasten diren hiru txoko hauetan. Anabasa eta zapuzturiko erlazioak tarteko, asteburuan birala izan dena aztertu dugu Sareanen.
This browser does not support the audio element.
Dagoeneko 70 urte bete ditu Isabel II.ak Erresuma Batuko tronuan. Urteurren berezia dela eta, Paddington hartzarekin tea hartu du eta honek trago bakarrean edan du edari guztia, erregina ezer gabe utziaz. Eskerrak larrialdietarako sandwicha zorroan zuela. Askari horren hurrengo gonbidatuak Amorebietako jokalariak izan daitezke. Izan ere, Luis Oliver, Badajoz taldeko jabeak esan du bizkaitarrak «merendatzeko gelditzen diren lagun taldea» dela, adierazi du. Azkenik, askarirako animo askorik ez dutenak izango Shakira eta Pique dira. Antena 3 telebistan bikotearen hausturaz egindako kontaketa ezin biralagoa bilakatu da.
ehm por favor que le suban el sueldo al periodista que ha hecho esta MARAVILLA con la ruptura de Shakira y Piqué pic.twitter.com/OOryJuQdup
— Isma.dwg (@ismachlbs) June 5, 2022