Preso egonda euskaraz ikasteko bidea
Aste honetako Etxerako Kunda Korrikaren biharamunarekin dator. Euskalduntze prozesuan parte aktibo dira presoak ere, ohiko oztopoei espetxean egotearenak gehitu behar zaizkio, ordea.
This browser does not support the audio element.
Bukatu da Korrika. Eta korrika etorri zaizkigu betikoak, lasterka, presoei eta bere hurkoei egur gehiago nork emango. Esanguratsua bezain esperotakoa izan da, esaterako, Bingen Zupiria EAEko kultura sailburuaren erreakzioa. Aitzakia ibilbidean errepresaliatu politikoen argazkiak agertu izana da. Ordea, ez diote ezer presoek kartzelan euskara ikasteko gainditu behar dituzten traba guztiei buruz. Aste honetako saioan presoei euskara irakasteko ahaleginetan dabiltzan bi irakaslerekin egon gara.
Ainhoa Uria eta Arkaitz Zarragak urteak daramatzate presoei euskara irakasten; ahalegin honetan izan ohi diren oztopoak eta aukerak aztertu ditugu eurekin.
Horrez gain, astero bezala, presoentzako zorion eta agur mezuak izango ditugu eta Joseba Garmendiak gatibu zela idatzitako olerkia partekatuko du guztiokin.