«Euskararekiko utzikeriagatik asko sufritu zuen Lazkao Txikik»
Apirilaren 3an beteko dira 29 urte Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki' hil zela. Horren Harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte bertsolaria omentzeko.
This browser does not support the audio element.
Joxepa Madariaga, Gerriko Kultur Elkarteko kidea, izan da Kultur Harian Lazkao Txikiren heriotzaren 29. urteurrena dela eta.
1993ko apirilaren 3an hil zen Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' 66 urte zituela. Bertsolariaren ekarpena eskertzeko, haren lana goraipatzeko eta trasmisioan jarraitzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lazkaon. Betseak beste, bertso-afaria, Abaliñe baserrira bisita eta plaka-jartzea eta urteurren ekitaldi nagusia izango dira bertsolariaren jaioterrian.
Madariagak, programazioaren berri emateaz gain, bertsolariaz eta herrian duen presentziaz hitz egin digu.