IRRATIA

Frantziako kartzela sistema vs Espainiako kartzela sistema

Rennes-eko espetxe zaharra (XIIIfromTOKYO)

This browser does not support the audio element.


Asko dira Frantzian urtetako zigorra bete eta ondoren Espainian espetxeratutako euskal herritarrak. Askatasunik eza hemen, Puerton, Villepinten edota Marten berdina den arren, zenbateraino dira desberdinak espetxe sistema espainiarra eta frantziarra? Zein da latzagoa? Badago alderik bataren eta bestearen artean? Aste honetako saioan Maite Aranalde Ibarrako preso ohia izan da gurean. Bi estatuetan preso egona da eta sistema baten eta bestearen arteko desberdinasunez galdetu diogu.

Horrez gain, asteroko agur eta zorion mezuak eskainiko ditugu eta Ibon Muñoa eibartarrak egindako opari berezi bezain ederra eskainiko diegu entzuleei.