Beldurrik ez duena bera izateko
Maite Barandiaranek irabazi du Popatik Band taldeak, Naizen Elkarteak eta Naiz Irratiak elkarlanean abiatutako lehiaketa. Saria 'Ipuinetan ez bezala' abestiaren bertsio berria irabazlearen estrofa eta guzti Bigarren Kafean zuzenean jo eta grabatzea.
This browser does not support the audio element.
'Ipuinetan ez bezala' kantua ondu zuten Popatik Band osatzen duten Ekaitz Goikoetxea, Aingeru Mayor eta Xabier Crehuetek. Haurren transexualitatea ikustarazi eta hau gizartean, familian zein ikastetxeetan lantzea zuen helburu. Bigarren Kafearen laborategian aurkeztu ondoren honako proposamena helarazi ziguten; lehiaketa bat abiatu nahi zuten, gazteek estrofa bat gehi ziezaioten, eta irabazlearen estrofa hori bera abestian txertatuta gera zedin.
Dozenaka gaztek hartu dute parte egitasmoan eta Popoatik Band taldeko kideek erabaki dute garailea 12 urteko Maite Barandiaran izatea. Bigarren Kafean aritu zen gurekin, haur transexualitateari buruz, gizarte bezela eman diren eta emateke dauden pausoen inguruan, eta bere sorkuntza ere azaltzeko.
Xabier Crehueten ahotsean entzun eta grabatu genuen abestia Bigarren Kafean.