IRRATIA

Ekitaldiz betetako udaberria antolatu dute Berlingo Euskal Etxean

Korrika Berlinera iritsiko da. (Berlingo Euskal Etxea.)

This browser does not support the audio element.


Gurean bezala, Berlinen denbora luzez egon da eskaintza kulturala mugatuta pandemiaren ondorioz. Baina 2022an egoera horri buelta emateko gogoz dira Berlingo Euskal Etxeko kideak eta datozen hiru asteetan hiru ekitaldi antolatu dituzte. Tartean, Korrikaren ekitaldia ere ospatuko dute. «Korrikak batu egiten gaitu, festa ospatzeaz gain, euskara eta euskal kultura Berlingo kaleetan zabaldu nahi dugu» esan digu Ainhoa Añorgak, Berlingo Euskal Etxeko lehendakariak. 

2011ean hasi ziren Korrika antolatzen, eta urtero ehundaka pertsona elkartzen dira. «Behin zer azpitik zortzi gradutara korri egitea egokitu zitzaigun». Berlingo euskal etxeak ez du egoitzarik, horregatik ekitaldiak oso garrantzitsuak dira; «gogo handia dugu berriro elkartzeko». 

Euskararen Egunean hasi nahi zuten ekitaldiekin, baina osasun egoerak okerrera egin zuen, eta egutegia aldatu behar izan zuten. Apirilaren 25ean Sua izenburua jarri dioten poesia erotikoko irakurtaldia egingo dute. «Badago tabu bat erotikarekin, eta irakurketa honekin erakutsi nahi dugu euskal kulturan gai hori landu dela eta badagoela materiala hori egiteko». Aurrez, apirilaren 9an, hiru euskal talde ariko dira Berlinen: Tatxers, Txakurrak eta La Rekba.

Euskal Etxearen ekitaldiak berreskuratze honen eta aurretik duten agendaren inguruan hitz egin dugu Ainhoa Añorgarekin Bigarren Kafean.