IRRATIA

«Abegikorrago izan behar genuke beste hizkuntzekin»

Gasteizko eta Arabako euskalduntasuna eta hizkuntza aniztasuna hizpide izango ditu Ruben Sanchez idazleak martxoaren 23an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 

Ruben Sanchez artxiboko irudi baten (Juanan RUIZ | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Euskara, ahulago edo sendoago, beti egon da Arabako hiriburuan. Esate baterako, XVI. mendean Landuchio bidaiari italiarrak Gasteizen sortu zuen lehen euskal hiztegi mardula.

Anekdota eta datu historikoez harago, euskararen presentzia eta hizkuntza aniztasuna ditu ardatz Ruben Sanchez idazleak. ‘Euskara Gasteizen; Landuchiotik hizkuntza aniztasunera’ hitzaldia ondu du Oihaneder Euskararen etxerako eta Kultur Harian egin du gaiaren gaineko gogoeta.