Kera Deia | Yamaha DX7
This browser does not support the audio element.
Etxahun Arregi
Igande honetako 'Kera Deia' saioaren protagonista, 'Yamaha DX7' teklatua izan dugu. Behin hori jakinda, galdera bat mahai gainean jartzea zuzena izan daiteke agian. Benetan behar den moduan baloratzen ote dugu, instrumentu honen balioa? 80ko hamarkadako kanturik ezagunenetan topa genezake instrumentua, 1983 jarri baitzen merkatuan salgai eta 1986ra bitarte ekoitzi ziren 160 mila unitate baino gehiago. Garai hartan, digital izateagatik lortu zuen hospea, FM sintesia erabiltzeko aukera eskaintzen zigun, MIDIa erabiltzeko aukera ere bazuen eta polifonikoa zen noski.