IRRATIA

«Ematen dugun aurrera pausu bakoitzeko, gainean dugu Damoklesen ezpata»

Ehunka pertsona bildu ziren pasa den astelehenean Durangon Euskal Herrian Euskaraz plataformak deituta ‘Euskararen Errepublika’ aldarrikatzeko. Horren biharamunean Koldo Zarate plataformako kidea izan da Naiz Irratian. Estatuen erasoen aurrean «euskaldunok gure bidea egiteko garaia» dela dio.

EHEk deitutako manifestazioa Durangon.

This browser does not support the audio element.


Euskarak egun bizi duen egoeraz kezkatuta ehunka lagun bildu ziren astelehen honetan (abenduak 6) Durangon, euskararen normalizazioan jauzi kualitatibo bat eskatzeko. Koldo Zarate Euskal Herrian Euskaraz plataformako kideak izan zuen manifestazio amaierako adierazpena irakurtzeko ardura. Eta Zarate bera izan da Naiz Irratian, manifestazioaren balorazioa egiteko, baita bertan zehaztutako helburuen berri emateko.

Agenda eta bide propio bat izatearen beharraz hitz egin du Zaratek, kanpotik iristen diren betiko erasoen aurrean, «ematen dugun aurrera pausu bakoitzeko, gainean dugu Damoklesen ezpata. Ezin dugu gure hizkuntza-politika garatu».