Kriptomoneden erreinua
This browser does not support the audio element.
Airera botatzean «aurpegia ala gurutzea?» eskaintzen bada, zergatik esaten da txanponek bi aurpegi dituztela? trikimailuren bat ezkutatzen al da? Fisikoa ez den hori ere izan liteke txanpon eta izan ditzake bi aurpegi. Aiora Zabala Cambridge unibertsitateko irakaslea izango dugu kriptomonetak eskutan ez, baina, ahotan hartuta.
Kriptodirua gero eta orainaldiagoa den etorkizuna den bezala, elikadurak ere badu denbora-lerroan kokatzen hain erraza ez den aurpegirik. Elikadura-sistemaren jasangarritasuna aipagai gisa hastuta izango da gurean Saioa Ramoz, AZTI ikerketa zentroko kidea.
Pilulek bi ez, lau aurpegi dituzte baina lauei lekurik ezin egin eta zinearen bisajeari egingo diogu leku edo, hobe esanda, egingo dio Ainhoa gutierrez del Pozo Zinemagileak.