Kepa Ordoki omenduko dute igandean Hendaiako hilerrian
Bere izena daraman Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak ekitaldia antolatu du azaroaren 28rako. Gernika Bataloiko komandantea izan zena gogoratuko dute.
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Gerra Zibila garaian Gernika bataloiko komandantea izan zen Kepa Ordoki irundarra. Duela 28 urte hil zen, eta Hendaian dago ehortzia «borrokalari nekaezina». Makina bat batailetan aritua, II.Mundu Gerran ere utzi zuen bere arrastoa, eta gerora euskal iheslari askoren aterpe ere izan zen Ipar Euskal Herrian.
Kepa Ordoki Bidasoako Memoria Historiakoaren elkarteko kide den Karlos Santiagok gehiago azaldu digu nor zen militantea hau.