Kantuak lokartzen du mundua
This browser does not support the audio element.
Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho transmititutako goxotasun pilulak dira sehaska kantak. Erlazio zuzena dute babesarekin, lehenengo notak entzutearekin amaren besoetara, magalera, edoskitzearen momentura bidaiatzen baitugu.
Horregatik, 1928an, Federico García Lorca idazle andaluziarrak Espainiako sehaska kantuei buruzko hitzaldia idatzi eta eskaini zuen, Madrilen. Urrea balio duen lana da, herrien mapa melodiko eta soziala osatzen duena; baina bereziki, samurtasuna dariona bazter guztietatik.
Lorcaren ustez, katedral bat bere garaian iltzatuta dagoen bitartean, kanta bat jauzika dabil bat-batean atzotik gure unera, melodiaren haizeari esker. Horregatik aztertu zituen ehundaka sehaska-kanta. Eta hitzaldi hartan, lo-kanten artean euskarazkoak bereziki ederrak zirela esan zuen Garcia Lorcak.
Japonia, Islandia, Haiti, Errusia eta Euskal Herriko sehaska kantak aztertu ditugu Bigarren Kafean.