Batzen, babes eta inklusio sareko gazteei bizi proiektu bat eskaintzeko sistema
This browser does not support the audio element.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sarean 500 gaztetik gora daude, baina gure harrera sistemak hutsuneak ditu, eta horietako bat topatu eta horri konponbidea jartzeko sortu dute Batzen proiektua.
Batzen gazteak enpleguratzeko harrera sistema da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala du xede. Enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-23 urte arteko gazteen trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi dute.
«Lana gogorra eta gordina da, baina asko asebetetzen gaitu gazte hauei lanpostu egonkor bat eskeintzeko gai garela ikusteak», esan digu Esti Beraza Sorrarainek, proiektuko koordinatzaileak.
Izan ere, zer gertatzen da adin txikikoak izateari uzten diotenean? Nola lortu bizitza normal bat eraikitzea eta gizarte honetan funtzionala izatea langabeziak eta besteen aurreiritziek kolpatzen zaituztenean? Hor arazo handia dagoela ikusi dute; «Gazteegi exigitzen diegu heldu bilakatzeko eta 18 urterekin gazte asko kale egoeran daude».
Zabalduz gizarte ekimeneko kooperatiba dago guzti honen atzean, eta beraiek izan dira hasieratik guzti honen bultzada. Bigarren Kafean izan dira Esti Beraza Sorrarain eta Andoni Zulaika Arriaga proiektua azaltzeko.