Juan Inazio Hartsuaga: «Euskal Herrian ez dugu basorik, zuhaitz baratzak ditugu»
This browser does not support the audio element.
Juan Inazio Hartsuagak maite du hautsak harrotzea, eta beti eztabaida interesgarriak ekartzen ditu gurera. Gaurkoan, «Euskal Herrian ez dugu basorik» esatera etorri da.
Izan ere, basoetan ez dago lerro zuzen perfekturik ez eta mota bakarreko zuhaitzik eta hori da Euskal Herrian daukaguna. «Euskal Herrian zuhaitz baratzak ditugu: pagadiak, hariztiak, gaztainadiak, eta azken mendean pinudiak. Beste ustiagarririk ezean, baratz latzenak ustiatu ohi zituzten lehenagoko euskaldunek».
Gainera, ia desagertu den zuhaitz bat erakutsi digu: hegiagarra. Ikatzetarako bikaina den, baina lur handi goxoa maite duen espeziea.
Horiek guztiak eta askoz gehiago kontatu dizkigu Juan Inazio Hartsuagak Ilunak Argitzen tartean.