Euskal Herriko ezizenak; azeriak, arno-edaleak edo bikingoak
This browser does not support the audio element.
Euskal Herrirko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Horretarako, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta beraien bizipenak eta, bereziki, euren euskera jasotzen dituzte.
Proiektuaren oinarriak 2002-2003 urteetan landu zituzten, 2004-2007 bitartean, bilketa lana hasi zuten eta jasotako materiala lantzen hasi ziren. 2008ko apirilaren 16an aurkeztu zuten webgunea, eta orain proiektuak aurrera jarraitzen du.
Taberna-giroa, irakurlezaletasuna, zapatagintza, karlismoa, jolasak, alarguntasuna, umetako lanak, elizaren jarrera, nazien konzentrazio-esparruak… orotariko gaiak landu ditzute; guztiak interesgarriak, bai eduki bai eta hizkunta aldetik ere. Ehundaka daude eta herrien ezizenen ingurukoak da horietako bat.
Altzokoak, tipulak. Legorretakoak makilarik, orendaingoak bareak eta amezketakoak euliak. Bere inguruko herriak aipatzen ditu, baina Euskal Herriko herri guztiek, edo ia guztiek, daukate ezizena. Batzuetan herriaren nortasun ikur bati erreferentzia egiten diote, norberari harrotasunez jarritakoak, baina askotan gutxiespen-zentzua dute, ondoko herritarrek asmatutakoak baitira.
Askotan herriko harmarrian agertzen dira, eta bertako elkarte, eskola eta dendei izena jartzeko erabili izan dira. Eta besteetan alderantziz gertatzen da; adibidez, Errenterikoak gaileteroak dira, bertan zegoelako Olibet gaileta fabrika. Kasu horretan argi dago jatorria, baina beste askotan ez. Hondarribitarrak bikingoak dira, baina teoria asko daude jatorriaren inguruan: inguruko herrietan baino ilehori gehiago omen dagoelako, bikingoek noizbait Hondarribia konkistatu zutelako, beti borrokan ibiltzen direlako…
Bigarren Kafean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ezizenak aztertu ditugu.