Dena Irailerako x 1 | Berritu ala hil!
Hasi da Dena Irailerako denboraldi berria. Hau duzue lehendabiziko saioa. Atsekabetuta gaude iazko Olinpiar Jokoak ez direlako izaten ari uste bezain frikiak. Dastatu ditugu karamelo generazionalak eta eta errepasatu ditugu euskal artearen lamiak.
This browser does not support the audio element.
Aurtengo denboraldirako alda geniezaiokeen izenburua saioari, egia da musika izan zitekeen, «uda azkenean!» edo «Guat a guanderful laif», horrela, azentu horrekin. Edo beharbada, izenburua izan zitekeen, paretetan ikusten ditugun grafitietan inspiratuta, «laitasuna da gauza iraultzaile bakarra» musika baina...ez, izenburu berdina mantentzea erabaki dugu eta, galdetuko diozue zeuen buruei, zergatik?
Ba...zoritxarrez gure bizitzak ez direlako iaztik hona hainbeste aldatu, ala bai? Iaz baino urtebete zaharragoak gara, denok urteak betetzearen plazer bakarretako bat da ikustea ordurarte zuretzat gazte zirenak, gazte izateari uzten dioazela pixkanaka. Berdintzen goaz, urteak pasa ahala.
Tira, plazerra diogunean, mendeku esan nahi dugu. Baina ez gaitezen desbideratu hortaz, ´Dena Irailerako´ izenburua mantenduko dugu aurten ere, baina berrikuntza batzuk ere baditugu. Berritu ala hil, badakizue.
Astelehenetik ostegunera Iker Plazaola izango da hemen, ´Atalaiatik´ deituriko sekzioarekin eta noski, gaur ere bai. Iazko olinpiadak aurten ospatzen direla baliatuz, Maite Bidarte eta beste Iker batek, Gurrutxagak, bertako frikikeriak ekarri dizkigute. Olatz Beobidek, artean, ikus-entzunezkoetan eta antzerkian emakumeon jarduna izan du hizpide, ´artearen lamiak´. Bukatzeko,
Bizitzea desikastea da, esan zuen batek. Eta nik ere hala esaten dut orain. Txikitatik irensten dugun informazioa da garena egiten gaituena. Eta informazio horren parte handia da, askorentzat, entzuten dugun musika. Idolatriaren kalteetako bat da gure artista gogokoenak egiten dituen letrak itsu-itsuan sinesten ditugula. Eta, ai, ondo entzunez gero, eta horretarako gaitasuna dugunean, konturatzen gara, kasu askotan, letra horiek kaltegarriak direla, emakume zein gizonentzat, bizi dugun gizarte matxista eta heteropatriarkalaren erakusle. Horregatik, aurten, gure imaginarioan ditugun kantu heteropatriarkalak errepasatuko ditugu.