IRRATIA

Bigarren itzulia, hauteskunde gaueko erreakzioak

Poza nagusitu da hautatuen artean eta hurrengo sei urtetan konpondu beharrekoen hausnarketa galtzaileen artean. Zentro-eskuina izan da nagusi bigarren itzulian ere eta Hendaia-Urruña-Biariatu kantonamendua ageri da salbuespen gisa, EH Bairen eskutik. 

This browser does not support the video element.

This browser does not support the audio element.


Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamendutatik hamaikatan zentro-eskuinaren koalizioak bereganatu ditu Paueko kontseilurako eserlekuak. Salbuespen bakarra izan da, Hendaiako kantonamenduan, EH Baik bereganatu baititu hego kostaldeko bi eserlekuak eta Kontseilu Orokorrean izango dira Annie Poveda eta Iker Elizalde abertzaleak. 

Eskualdez eskualde hautagaiek Euskal Irratien saio berezian eman dituzten lehen erreakzioak bildu ditugu hemen.