Nafarroako gobernua eta Soziolinguistika Klusterra, eskutik hartuta euskararen alde
Euskarabideako zuzendari Mikel Arregik azaldu du Nafarroako Gobernuak Soziolinguistika Klusterrarekin sinaturiko akordioarekin hiru proiektu burutuko direla, 25.000 euroko aurrekontuarekin. PSNren jarrera nabarmen aldatu dela uste du, «denaren aurka egotetik jarrera irekiago bat izatera pasa dira».
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Nafarroako eremu ez euskaldun deiturikoan euskara meritu gisa aintzat ez hartzea, berriz, «kalkuluak» nagusitzearen erantzun da, Euskarabideako zuzendariaren iritziz.