Zer dio gutaz inguruko ondare naturalak?
Aiako Harriko ondareari begiratu diogu izan garenaz eta izan gaitekeenaz gehiago ezagutu asmoz Gelditu Makinak saioaren 14. alean.
This browser does not support the audio element.
Batzuen ustez, pertsona bat ezagutzeko, ez dago haren hozkailua mihatzea bezalakorik. Bertan isladatzen omen da gure izate desmakilatua. Dena esatera, hozkailuaren lekuan askotariko elementuak txertatuz sumatzen sasi-filosofoak. Jolas horretan sartuta, basoa eremu pertinentea da. Are gehiago, orainaz beste hitzegiten digu iraganaz. Irakurtzen jakitean dago koxka eta guk aurkitu dugu hizkuntza menperatzen duenik. Gurean da Josu Narbarte ikerlaria. Eneko del Amo-rekin batera Aiako Harriko ondarea ikertzen ibili dena.
Ondare izendatzeko moduan daudenak, han eta hemen ekinean dabiltzan herri mugimenduak. Xalba Ramirez dugu arduradun betzuen zein besteen berri gurera ekartzeko eta honako honetan Sator Alaietako Mikel Alvarez ekarriko digu uhinetara.
Eta, jakina, pare pilulatxo bat ere izango ditu gaurko saioak! Hala egokitu eta Danele Sarriugarte eta Ainhoa Gutierrez del Pozo hurbildu zaizkigu irakurgai zein zine gomendioekin, eskatu orduko eta ordurako!
Hemen da hemen denez, Gelditu Makinak saioaren 14. atala!