Egunero 30.000 test serologiko azkar egitea aurreikusten du Biolan enpresak
Zamudioko Biolan enpresak test serologiko azkarrak merkaturatu berri ditu. Asier Albizu Biolaneko CEOak azaldu duenez, «erabiltzeko oso errazak dira eta 10 minutu baino gutxiagoan jakin daiteke antigorputzak ditugun edo ez». Informazioaren Harian izan da horren inguruko xehetasunak ematen.
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Funtsean, test serologiko Covidaren aurkako antigorputzak detektatzen dituzte, izan gaixotasuna pasatu duten pertsonen artean, edota txertoa jaso dutenen artean. Aurki milaka test azkar egiteko gaitasuna izango dute. «Ekipamendu berriarekin, egunero 30.000 test egiteko aukera izango dugu. 10.000 txanda bakoitzeko», adierazi du Biolaneko CEO gisa jarduten duen Asier Albizuk.