IRRATIA

Igor Estankona: «Pandemiak mesede egin dio poesiari»

Pako Aristi ‘Ni eta Gu. Zazpigarren uhina’ poesia-liburua aurkezten. (Andoni CANELLADA/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Pako Aristik 'Ni eta Gu' (Erein, 2021) poema-liburua argitaratu berri du. 'Ni' eta 'Gu' kontzeptuen arteko dikotomia eroso bezain gatazkatsua landu du liburuan, itsasoa guztiaren lekuko duelarik. Igor Estankona idazleak liburuaren analisia egin du Bigarren Kafean. 

«Sinonimo eta antonimoen mekanika bera irauli egiten du» esan digu Estankonak. Arestiren zazpigarren poesia-liburua da hau, arrantzale eskuek konta ditzaketen sakonerei buruzko poemari berezi bat edo «askatasunaren itsaskirriaren gaineko tratatua».

Itsaso horiek Getarikoak, Oriokoak edo Donostiakoak izan daitezke, edo Estankonaren esanetan, «itsasorik ez den mundu krudel batekoak». 

Gai asko jorratzen ditu Arestik «denboraren iragaiteaz egiten dit berba Pako Aristik, eta krudelkeriez, eta haizeez eta paisajeez, eta aldi bereko amodio guztiez, finean esateko bizitzak merezi duela, baina bizi egin behar dela legeen eta tabuen kontra».