IRRATIA

Burdinola | Evile

Evile

This browser does not support the audio element.


Irratiaren bozgorailuetatik kea irtengo zitzaizun akaso igande honetan Naiz irratiaren uhinekin bat egin baduzu. Kantu gogor eta bikainak izan ditugu entzungai 'Burdinola' saioari esker eta horrela, Evile, Erresuma Batuko Thrash metal estiloko musika taldea izan da protagonista nagusi. 2004.urtean ekin zioten ibilbideari, baina oraingo honetan Hell Unleashed lan berria hartu dugu aitzakia modura beraien ibilbideari zein diskografiari errepaso bat eman ahal izateko.