Myriam Perez: «Mugimenduaren esanahia bilatzea da nire helburua»
This browser does not support the audio element.
Sorkuntza berri batean buru-belarri dabil Myriam Perez Cazabon dantzari gipuzkoarra. 'Hiru' izeneko lana aurkeztuko du ekainaren 26an Donostiako Gazteszenan; proposamen esperimental eta eraldagarria.
Aurretik, konpainia eta aritsta askorekin ikusi ahal izan dugu dantzaria, diziplina asko lantzen. 2016an bere konpainia sortu zuen, Neri(h)ari, norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta. Horretarako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza, Gipuzkoako Dantzagunea eta Donostia kultura izan zituen alboan.
Bere lanen ezaugarri nagusietako bat keinu txikiei ematen dien garrantzia da; dantzaren birtuosismotik haratago, bere lanetan keinu txikien ezkutuko handitasuna eta mugimendu delikatuen sendotasuna azpimarratuz. Bere koreografiak poetikotasun guztiz pertsonal batez janzten ditu.
Proiektu berria aurkeztu digu, bere ibilbideaz hitz egin dugu eta ariketa bat proposatu digu: goizean esnatzen garenetik egiten ditugun keinu eta akzioak memorizatzen saiatu, eta gero horiek guztiak bata bestearen jarraian egin.