IRRATIA

Ur azpian nola bizi?

Underwater Atlantic Museum.

This browser does not support the audio element.


Larrialdi klimatikoa da gure munduaren errealitatea eta etorkizuna. Itsaso-izotza urtzen ari da, gero eta azkarrago iritsiko da guztiz desagertuko den momentua, animalia-espezie asko desagertzeko arriskuan dago eta ez dago atzera bueltarik.

Itsas maila 15 zentimetro igo zen XX. mendean eta mende honetan 30 eta 60 zentimetroko gorakada egingo duela aurreikusi dute zientzialariek. Lurra zainduko ez dugula ikusita, ur azpian bizi beharko dugu etorkizunean, baina dagoeneko badakigu orain arte egiten ditugun gauzak egiten jarraitzeko gai izango garela, kontzertuak, museoak, dantza… denak ur azpian egiten hasi gara jada.

Gure planeta zaintzen ez badakigu, merezi al dugu beste etxe bat?