Ion Irurzun:«Itsasoak batzen gaitu»
Elkano Fundazioak 2021erako prestatutako egitaraua aurkeztu berri du. Proposamen guztiek badute zerbait amankomunean: itsasoa kultura eta herrialde ezberdinek partekatzen dugun ondarea dela. Fundazioko zuzendaria, Ion Irurzun izan dugu kultur tartean.
This browser does not support the audio element.
Sarritan gogoetatzen dugu itsasoak banandu egiten gaituela, itsasoz bestalde dauden herrialde eta kulturetaz. Elkano Fundaziotik buelta eman nahi diote uste horri, eta 2021. urterako pretatu duten egitarau zabalean kontrakoa landu eta aldarrikatu nahi dute, itsasoak batu egiten gaituela alegia.
Ion Irurzun Fundazioko zuzendariaren hitzetan, horixe izan dute antolatu dituzten ekimen guztien azpian dagoen leloa, eta itsasoa kultura eta herrialde ezberdinek partekatzen dugun ondarea dela aldarrikatu nahi dute.
Horretarako egitarau oparoa osatu du 2021erako fundazioak: Txileko eta Euskal Herriko haurren arteko postal trukea 'Postalak mundu biran' proiektuarekin,' 'Euskal Herri barneko mundu bira' egitasmoak kostaldean nahiz barnean Euskal Herriko itsas kontakizuna batzen duten Euskadiko herriak bisitatuko ditu, 'Mundu biraren ubera' hitzaldien zikloari ere eutsiko zaio, eta Getariatik irtengo da munduko lehenengo birarekin zerikusia izan zuten beste udalerri batzuetarantz. Esparru akademikoan doako udako ikastaroak hausnarketa egingo du Elkanoren garaiko Euskal Herriari eta bidaiaren ondorioz izandako eraldaketa globalari buruz. Liburu batean jasoko dira lehenengo zirkumnabigazioaren inguruko nazioarteko ekarpen guztiak. Eta 2022an, Getarian antzezpen historiko horren lehenengo mendeurrena bateko den horretan, “lehorreratze” eguneratua antzezteko prestaketa-lanak hasiko dira.