Ritxi Lizartza: «Proiektuarekin hastean nik ere ez nuen gertaera honen berri»
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan estreinatu da 'Apaiz kartzela' dokumentala. Frankismoaen azken urteetan, Zamoran, apaizentzat propio eraiki zen kartzelan espetxeratuak izan zirenen testigantzak jaso eta gertatutakoa gogora ekarri nahi du lanak.
This browser does not support the audio element.
Frankismoaren azken urteetan,1968 eta 1976. urteen artean, 53 apaiz kartzelatu zituzten Zamorako kartzelan. Haietariko asko, gehienak, euskal herritarrak ziren . Pulpitotik Frankismoaren gehikeriak zapalkuntza salatza egotzita sartu zituzten apaiz hauek kartzelan. Historiako pasarte hau gogoraraztera dator 'Apaiz kartzela' dokumentala. Donostiako Giza eskibideen zinemaldian estreinatu da, eta NAIZ irratian izan da zuzendarietako bat, Ritxi Lizartza lana aurkezten.
Historiako pasarte ilun hau ahanzturan geratu ez dadin egin dute ‘Apaiz kartzela’ dokumentala Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal eta David Pallarès zuzendariek. Izan ere, Ritxi Lizartzak aipatu digunez, berak ere, proiektuari ekitean ez zuen gertakari honen berri. Borroka hau eta beste hainbat gogora ekarri behar dira ahaztu ez ditzagun zuzendariaren iritziz.
'Apaiz kartzela' dokumentala da, baina fikziozko film baterako osagai guztiak dituen istorioa da, errepresioa, torturak, ihesaldi saiakera bat… beste behin ere esan dezakegu errealitateak fikzioa gainditzen duela. 53 apaiz kartzelarartu zituzten Zamorako kartzelan, Euskal Herritarrak asko, horietatik 35 bizkaitarrak eta 8 gipuzkoarrak. Tartean ziren esate batera, Xabier Amuriza, Josu Naberan, Juan Mari Zulaika, Julen Kaltzada edota Periko Solabarrieta.
Sermoietan diktaduraren gehiegikeriak salatu eta deitoratu izana egotzita hartu zituzten atxilo. Frankismoarentzat arriskutsuak ziren hitz haiek espetxean giltzapetuz isildu nahi izan zituen.
Protagonistek dokumentalean parte hartzeko gonbita esku zabalik hartu dute, kontatzeko dagoen historio bat dela jakinda Ritxi Lizartzaren hitzetan. Guztira 35 elkarrizketa egin dituzue, eta garaiko artxiboko irudiak ere sartu dituzue, eta guztia lotu dute hari bat emanez. Dokumentalak bi norabide ditu, alde batetik bidaia kronologikoa dago gertatu zena azalduz modu kronologiko batean, eta bestetik, horrekin paraleloan bidaia erreala, duela urtebete egindakoa lau apaizekin.
Apaizek egindako ihesaldi saiakera gogora ekarrita, zuzendariak azpimarratu nahi izan du espetxeratu zituzten apaiz hauen artean oso jende burutsua, argia zegoela, eta beti azpimarratu nahi izan dutela, espetxealdian egiten zituzten ekintza guztiek, ihesaldi saiakera barne, euskal gizartean gertatzen ari zenari oihartzuna ematea zutela azken helburua. Pelikulan esate batera, garrantzi handia du ‘Gogor’ diskoak, «Gogorkeriaren kontra gogortasuna» zuen leloa. Hori da azken batean ‘Apaiz kartzela’ dokumentalarekin luzatu nahi izan duten mezua ere.Apaiz hauek jasotako errepresio, tortura eta eragozpen guztien gainetik, bakoitzak bere arloan ekintzaile izaten jarraitu dutela, eta 50 urte beranduago ere izpiritu borrokalari bera dutela.
Dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuta, bestelako jaialdietan parte hartu eta zinema aretoetara ekartzea da orain egileen helburua.