IRRATIA

Igor Arabaolaza: «250 irudi ordu izan ditugu 'Aita Mari' dokumentalaren edizioa osatzeko»

2014tik, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, 20.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan. Aita Mari erreskate ontzia ardatz hartuta, mediterraneoko krisi humanitarioa zein den eta zergatik gertatzen den kontatzen du 'Aita Mari' dokumentalak.

This browser does not support the audio element.


Donostiako Giza Eskubideen Festibalean estreinatuko da 'Aita Mari' dokumentala, Aita Mari erreskate-ontziaren inguruko ikus-entzunezkoa. Bi urte baino gehiagoko odisea kontatzen du, ontzia berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte. Javi Julio aritu da zuzendaritza lanetan, Igor Arabaolaza muntaketa lanetan, eta soinu banda sortu du Pello Ramirezek. Azken bi hauek   Bigarren Kafea saioan izan dira okumentala aurkezten.

2014tik, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, 20.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan, migrazio-politika eskas eta ez solidario baten erakusgarri. Politika horrek ez die erantzuten milaka pertsonen beharrei, indarkeriatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihes egiteko bide segururik ezean, urtero beren bizitzak arriskuan jartzen dituztenen premiei. Egoera horren aurrean, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko bi kideri, Iñigo Mijangosi eta Iñigo Gutiérrezi, ezohiko ideia bat sortu zitzaien: desegiteko zorian zen Stella Maris Berria atunketaria,  erreskate-ontzi bihurtzea, Mediterraneo itsasoan itotzen diren errefuxiatuak salbatzeko. Horrela jaio zen Aita Mari.

Ontziaren sorreratik azken erreskaterako ibilbidea kontatzen du dokumentalak, guztira 250 irudi ordu baino gehiago grabatuak zeudela azaldudu Igor Arabaolaza muntatzaileak, lan handia izan dela material guzti hori sailkatzea baina aldi berean hori oso aberasgarria izan dela.

Soinu bandaren inguruan galdetuta, Pello Ramirez musikariak kontatu digu dramatismoan ez zutela erori nahi eta argi zutela musika gehiago ez zuela behar dokumentalak, «nahiko karga badu giro-soinuak», horregatik musika oso puntu zehatzetan enzungo dugu. «Dokumentalak badu gizakiongan itxaropena pizten duen zerbait, niri behintzat asko ukitu nau» esan du Ramirezek, «umiltasunetik egin dugu dokumental hau, autentikoa da».