IRRATIA

‘Hatewashing’ edo nola zuritu irudia interesaren arabera

Purplewashing kontzeptua irudikatuz.

This browser does not support the audio element.


‘Hatewashing’ izena jarri diogu redwashing, greenwashing, purplewashing, pinkwashing eta whitewashing kontzeptuen hiperonimoari. Erakunde, enpresa edo pertsona baten irudia sozialki ongi ikusten den jarrera bat hartuz zuritzea izango litzake kontzeptu hauen laburpena.

Kontzeptu hauek guztiek enpresek eta erakundeek haien irudiak nola zuritzen dituzten azaltzeko balio digute. Beraien jarrera sistematizatuetan zerbaiten aurka egin arren, mugimendu sozialen aldarri sutsua egiten dute gizartean harrera ona izateko gerora etekin handiagoak lortu ahal izateko.

Feminismoa, ekologia, LGTB kolektiboa… izaten dira interesagatik gehien gerturatzen zaizkien mugimendu eta borrokak. Izaten dituzten jarrerak beti dira intentzio txarrekoak? Gure ardura da kritikoak izatea eta haien irudia zuritzen saiatzen ari direnei aurre egitea, denon hobe beharrez.