‘T Game’ proiektuak bideo-jokoz bete du Tabakalera
This browser does not support the audio element.
Bideo-jokoak aisialdiko tresna izatetik gure egunerokotasuneko edozein arlotan eragiten duten tresna politiko, kultural, ekonomiko eta eragileak izatera pasa dira. Gaming-a geroz eta hedatua dago gure gizartean eta azken urteetan izan duen garapenak jolasek ematen dituzten aukera guztiak azaleratu ditu. Ikuspuntu eta diziplina gehienetatik azter daiteke bideo-jokoen fenomenoa, eta hori egin dute Tabakaleran ‘T Game’ proiektuarekin.
Ikuspuntu, diziplina eta jarduera desberdinetatik gizartean bideo-jokoek duten presentzia lantzen duen proiektua da, horretarako, hainbat espazio eta jarduera sortu dituzte Tabakaleran. Horien artean aste honetan ospatuko den “Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala” mintegia, “Play Without End” erakusketa, hainbat lantegi eta jolasteko espazioak ere.
Horien inguruan eta proiektu honen oinarri eta hizpide den bideo-jokoen eraginaz hitz egin dugu Oier Etxeberriarekin, Tabakalerako Arte Garaikideko Arloaren buruarekin.