Donna Apellaniz: «Egoa eta beldurra eskutik doaz gure burua babestu nahian»
Zer da egoa? Egoa eta autoestima handia izatea berdina da? Donna Apellaniz Nietok azaldu digu egoa gure parte dela, ezin dugula ez hil, ez alde batera utzi, baina ezin garela egoaren baitan soilik bizi.
This browser does not support the audio element.
Astero izaten dugu psikologoarekin kontsulta Bigarren Kafea Saioan. Egoaz eta autoestimaren inguruan aritu gara aste honetan Dona Apellaniz Nietorekin. Zer da egoa? Kaltegarria da ego handia izatea?
Donna Apellaniz Nietok azaldu digu egoa gure parte dela, ezin dugula ez hil, ez alde batera utzi, baina ezin garela egoaren baitan soilik bizi. Egoa ez da aldakorra, garenaren alde estatikoa da, baina gure izaera etengabe aldatzen doa eta aldatu behar da. Horregatik oso garrantzitsua da norberak lanketa egitea egoaren eta gure izaera osoaren arteko oreka aurkitzeko.