IRRATIA

Egoera epidemiologikoaren analisia: datozen egunetan ere birusak gogor astintzen segiko du

Asteartero legez, Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariek egoera epidemiologikoa aztertu dute Naiz Irratian. Txertaketa kanpainaren azken albisteei begira jarri dira, AstraZenecaren bigarren dosiaren alternatibak edota hainbat txerto atzeratzearen aukera aztertuz.

Astearte honetan emango du aditzera EMAk Janssen txertoaren inguruko azterketa. (Frederic J. BROWN/AFP)

This browser does not support the audio element.


Egoera epidemiologikoa txartuz doa egunez egun, eta une honetan, agintariek besterik dioten arren, egoera «katastrofikoa» dela azpimarratu du Koldo Garcia zientzialariak. Horrekin bat etorri da Izortze Santin ere; uste dute datozen egunetan birusak gogor astintzen jarraituko duela. 

Txertaketa prozesuari dagokionez, ez diote ez hanka ez buru ikusten AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenei beste txerto baten bigarren dosia ematea. Aukera hori ari dira baloratzen azken orduetan agintariak. Uste dute aukera lojikoena bigarrena ere AstraZenecaren txertoa jasotzea izango litzatekeela. Halaber, Pfizer eta Moderna txertoen bigarren dosia atzeratzea ere aztertzen ari dira agintariak. Herritarren artean inmunizazio prozesua azkartzea bilatu nahi dute horrela. 

Ipar Euskal Herrian martxan jarri dituzten autotestak ere izan dituzte hizpide; argi-ilunak ikusten dizkiote aukera horri.