IRRATIA

Kera Deia | Tokyo Ska Paradise Orchestra

Tokyo Ska Paradise Orchestra

This browser does not support the audio element.


Larunbateko saioaren ondotik, igandekoa ez da gutxiago izan Naiz irratiko 'Kera Deia'n. Oraingoan ere onena ekartzen saioatu gara eta lortu dugulakoan gaude gainera, 'Tokyo Ska Paradise Orchestra' talde handiaren ingurukoak izan ditugulako hizketagai eta lan paregabeak entzuteko aukerari ere ez diogu inolako ukorik egin nahi izan. Japoniarrak ditugu banda honetako artistak eta Ska, Jazz edota Soft rock bezalako estiloetan murgiltzen dituzte beraien kantuak.

1985.urtean eman zuten ezagutzera taldea eta gaur egun oraindik ere, txundituta uzten gaituzte kaleratzen duten lan bakoitzeko. Saltsa guztietan sartu gara oraingoan ere eta aurrerantzean ere gertutik jarraituko ditugulakoan gaude, merezi duten artista eta taldeek, beraiengan begia ondo jarrita izatea merezi baitute.