IRRATIA

Gramofonoa | Inmorala

Gramofonoa | Inmorala

This browser does not support the audio element.


Aste honetako 'Gramofonoa' saioan, inmoralitatea izan dugu hizketagai eta horretarako Jorge Mistral, espainiar aktorea izan dugu protagonista nagusi. Zinema mexikarrean arrakasta handia izan zuen pertsonetako bat zen eta ondoren, zenbait musikari handirekin batera olerkiz osaturiko zenbait disko grabatu zituen. Radio Nacional Españolako uhinetan ordea, ez zen haren lanik entzuteko aukerarik izan. Mistralek, 1972.urtean bere buruaz beste egin baitzuen eta "suizida bat ezin baitzen uhin ofizialetan entzun".

Ez ziren nolanahiko urteak izan haiek, beste zenbaiten moduan gogorrak izan ziren eta sexuaren inguruko aipamenak ixilduak izan baziren ere, inmorala iruditzen zitzaien guztiari betoa jartzen zioten. Oraingo honetan beraz inmoralitatearen inguruan hitz egin nahi izan dugu ostiraleroko gure saioan.