Urriaren 30ean amaituko da Uhinak bekan izena emateko epea
Urriaren 30ean amaituko da Irazar eta Ipar Hegoa fundazioek bultzatutako ’Uhinak’ bekak. Guztira sei beka emango dira.
This browser does not support the audio element.
Ipar Hegoak eta Iratzar fundazioek bultzatutako bekak dira ’Uhinak’. Jagoba Zulueta Ipar Hegoak fundazioko kideak eman digu beken berri. Bigarren edizio honetan izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da. Guztira 6 beka banatuko dira: Burujabetza eta estatugintza; feminismoa; euskara eta kulturgintza; iragana, etorkizuna eta iruditegi soziala alorretan beka bana. Ekonomia eta sindilagintzan bi beka, eta horretaz gain EHUko 'Subiranotasuna Europako Herrietan Masterra' amaerako lan hoberenari beste beka bat.
Zuluetak azaldu duenez, beka hauen helburua da laguntzea protagonista berriak plazaratzen, eta jada existitzen diren sorkutza horri bozgorailu bat ematea. «Euskal Herrian hainbat esparrutik egituratzen ari da pentsamendu kritikoa, ikerkuntza akademikoa eta polikoa igarobide bat da. Beka hauekin lagundu nahi dugu saiakera politiko horiei forma ematen eta horiek publikatzen».
Beka hauek ez dira soilik akademian ikertzen ari direnei zuzenduak, baina egia da bere helburu nagusietako bat ere badela unibertsitateko hormen artean egiten den lan interesgarri horren guztiaren plazaratzea, jendarteratzea.
Euskal herriko zazpi herrialdeetan lan eta bizi diren emakume eta gizonak aurkeztu daitezke deialdira, baita arrazoi politiko, ekonomiko edota sozialengatik atzerrian dauden euskal herritarrak ere. Adituak eta arituak gonbidatu nahi ditugu beka deialdi honetara, akademian ikertzen edota herrigintzan lanean ari direnak. Izan ere, hori ere bada gure asmo nagusietako bat: akademiaren eta herrigintzaren, eta eraldaketa politiko-sozialaren, arteko zubiak eraikitzea, alde batetik eta bestetik datozen uhinak harremantzea.