Txalapartaren taupadak norabide guztietan
'Bihotx' taldaeren 'Norabide guztiak' lana ezagutu dugu kultur tartean Ixi jauregi eta Lara Mitxelena taldekideen eskutik. Txalaparta oinarrian, baina beste hainbat musika tresna lagun hartuta, musika estilo anitzetatik bidaia bat proposatzen digute beren lehen proiektu propioa den honetan.
This browser does not support the audio element.
Hernaniko txalaparta eskolan ditu hastapenak 'Bihotx'' taldeak. Juan Mari Beltranen irakaspenetatik abiatu ziren taldekideak oholari joka. Ixi Jauregi eta Lara Mitxelena izan ziren elkartzen lehenak, eta gerora Gema Ines batu zitzaien taldera.
Maite dute txalapartak berekin dakarren askatasuna, jolaserako bidea, inprobisaziorako tartea, saio bakoitza bakarra izatea. Hainbat urtez, bestelako musikariekin kolaborazioak egin ostean, gozamen hori abiapuntu hartuta sortu dute 'Norabide guztiak' proiektua.
Emanaldi berezi bat da, txalapartak ohikoa duen kaletik antzokietara jasotzen duena. Txalaparta saio huts bat baino gehiago da, bestelako musika tresnak ere badarabiltzate eta argi jokuak eta irudiak ere baliatzen dituzte, maketa moduan ere kaleratu duten emanaldian.
Lana argitaratu eta ditxosozko pandemia iritxi zen, eta horrek eragina izan du emanldietan noski. ez dituzte nahi adina eskeini ezta nahi bezalako baldintzetan ere, baina egoerara moldatuta ahalik eta saio gehien eskeintzea dute helburu.
Datozen egunetan badituzte emandldi batzuk aurreikusita: apirilaren 4an Bilboko Arriaga Plazan izango dira 12:30etan, apirilaren 5ean Iruñean, Civibox San Jorgen 19:30etan eta apirilaren 6an Santutxuko Karmelo plazan 13:00etan.