Gramofonoa | Arrazakeria
This browser does not support the audio element.
Badoa poliki-poliki martxoa aurrera eta ostiral legez 'Gramofonoa' entzuteko aukera izan dugu 15:00etatik aurrera Naiz Irratian Estitxu Pinatxoren eskutik. Arrazakeriaren inguruan aritu gara oraingoan, Bob Marley handiak utzitako esaldi esanguratsu batekin zabaldu dugularik saioa eta behin hori entzunda, saioaren nondik-norakoak irudikatzeko gai izango zinetela pentsatu dugu. Musikaren adarra ere hartu dugu, arrazakeriaren inguruan zeresan handi utzi izan baitu historian zehar.
Aldaketa sozialerako eta baita bidegakeria zein min handia eragin duten egoeren aurrean, modu batera edo bestera erantzun ahal izateko tresna bat dela esan genezake musika. Ez dugu urte asko atzera egin beharrik, arrazakeriaren harira izandako gertakariak irakurri edo entzun ahal izateko eta hori izan da aste honetan gurean egitea erabaki dugun lanketa.