IRRATIA

Estitxu Fernandez: «Instintua eta emozioak ondo eraikita, ondoren eraikiko da beste guztia»

Estitxu Fernandezek 'Gure erditzearen jabe' liburua Durangon aurkeztu zuenekoa. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

This browser does not support the audio element.


Duela 9 urte sortu zuen guraso talde batek Zingira Eskola Orion eta irailetik aurrera Donostian martxan jarriko dute  Xirimiri. 3-12 urteko haurrentzat kalitatezko proposamen pedagogiko bizia eskaintzea da helburua, proiektuko bultzatzailetako bat da Estitxu Fernandez. Bere bizipenetatik abiatu eta azken urtetan ezagutu dituen eta parte izan den hezkuntza proiektuen inguruan aritu gara hitz egiten Bigarren Kafea saioan.

Ofizioz eta bokazioz murgildu da honetan, ama moduan eta baita profesional moduan ere. Estitxu Fernandez naparra psikologoa baita. Kazetaritza lanetan ere aritzen da telebistan eta hitzak eta sentimenduak uztartzea gustuko du. Bertsolaria eta idazlea ere bada eta 'Gure erditzearen jabe' liburua plazaratu zuen, amatasunaren inguruan hausnartuz, besteak beste. Esperientziaz, amatasunaz, askatasunaz eta hezkuntza pedagogia metodo ezberdinez aritu da.